Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Kostaldeko Museoen Egunagaz bat egingo dute Lekeitiok eta Mutrikuk

Olaia Zabalondo
Lekeitio,Mutriku
2016/02/25
Euskal Kostaldeko Museoen Eguna ospatze aldera, programa zabal bat prestatu du Euskal Kostaldeko Museoen Sareak. Aurten, gainera, asteburu bakar batera mugatu barik, hilabete osorako jarduerak antolatu dituzte; martxorako, hain zuzen ere. Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien laguntzarekin, Basquetourrek bultzatutako ekimena da. Sare horren baitan dauden bertoko museoek ere parte hartuko dute: Lekeitioko Itsas Ondare Zentroak eta Nautilus-Ikasgune Geologikoak. Horiek guztiek, ateak irekitzeaz gain, beste hainbat jarduera antolatu dituzte; besteren artean, bisita gidatu bereziak, familientzako tailerrak eta umeentzako jokoak. Izan ere, hilabete osorako programa aurkeztu dute aurten.
Kostaldeko Museoen Sarearen baitan dauden museotako ordezkariak

Kostaldeko Museoen Sarearen baitan dauden museotako ordezkariak

Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, «hilabeteko programazioa prestatzea erabaki dugu, museoek eskaintza zabalagoa antolatzeko aukera izan dezaten, asteburu jakin baten egin beharrak aukera batzuk mugatzen baitzituen. Bestalde, jendeari egun eta leku gehiagotan aukera ezberdinez gozatzeko parada emateko asmoz ere egin da. Eta asteburu oro izango dute kostaldeko museoetan eta hauek dauden herrietan planak egiteko aukera, bai eta astegun batzuetan ere». Sarea josten duen haria Euskal Kostaldeko Altxorrak izeneko programaren helburua Bizkai, Araba eta Gipuzkoako kultur eta natur ondarea nabarmentzea eta sustatzea da. Gainera, ekimen bereziz osatutako programa bateratu batek ematen duen oihartzunari esker, Kostaldeko Museoen Sarea bera eta museo bakoitzak duen eskaintza ezagutarazi gura dutela diote. Aurreko urteetan programa berezi horiek izan dituzten harreragatik galdetuta, «jendeak interes handiz eta atseginez bizitzen» dituztela diote: «Izan ere, ekintza bereziak izaten dira gehienetan, ohiz kanpokoak asko; eta gehientsuenak doan gainera, edo, bestela, deskontuekin». Euskal Kostaldeko Altxorrak izenburua aukeratu dute museoen sarea josten duen hari bat delako: «Sarean hainbat arlo eta tematika lantzen duten museo, interpretazio zentro eta erakunde daude, baina guztiek helburu bera dute: ondare kulturalaren eta naturalaren altxorrak gorde, ikertu, babestu, eta, batik bat, ezagurataraztea. Kasu honetan, kostaldeko altxor historikoak, artistikoak, etnografikoak, naturalak, geologikoak … eman gura dira ezagutzera». Gainera, euren herrietako edo inguruetako museoak ezagutzen ez dituzten bizilagun horientzako, programa honen eskaintza horietara hurbiltzeko «aitzakia on bat» izan daitekeela uste dute antolatzaileek. 2012. urtean jaio zen proiektua, euskal kostaldeko kultur ekipamenduen arteko lankidetza gune bat sortzeko. Euskal Kostaldeko Museoen Sareak museoak, interpretazio-zentroak eta bestelako instalazioak elkartzen ditu; ikuspegi ezberdinak izanagatik ere, ardatz nagusi bat daukatenak: kostaldea. Sareak, gainera, bere txartel propioa du. Euskal kostaldeko kultur eta natur ondarearen eskaintzarik onenaz gozatzeko aukera emateaz gain, abantailak, opariak eta jarduera bereziak eskaintzen ditu. Doan eskuratu daiteke txartela, eta sarearen baitan dagoen edozein zentrotan aktiba daiteke.

EGITARAUA

Lekeitio. Itsas Ondare Zentroa. – Martxoaren 5ean eta 12an, bisita gidatuak. Itsasargian dagoen igogailua ez dabil, eta, jakinarazi dutenez, 3 urte baino gutxiago dituzten umeak ezin dira bisita egitera sartu. Itsasargian, 11:30ean eta 13:00etan egingo dituzte bisitak. Dolarean,  16:00etan eta 16:30ean. Izena eman behar da. Prezioa: 1 euro. Mutriku. Nautilus-Ikasgune Geologikoa. – Martxoaren 27an, ate irekiak. Doan. – Martxoaren 31n, 16:00etan, Bisita gidatua: Nautilus, Flysch-eko fosiletara. Izena eman behar da. %30eko deskontua izango du bisitak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.