Sahararen egoerari buruzko hitzaldia, gaur, Galarrenan
Lekeition bizi den Brahim Lambaki gazte sahararraren hitzaldia egongo da gaur, 18:00etan, Galarrenan. Lekeitioko Galarrena taberna bat baino dela berresteko asmoz, egitarau zabal bat antolatu dute Galarrena Elkartekoek, eta gaurko ekimena ere herritar ...
Gaurko hitzaldiagaz gain, orain arte parrillada eta magoa egon dira, adin guztiei begirako agenda eratu dute eta. Gaurkoa otsaileko azken ekimena izango da, baina, martxorako ere prest dago egitaraua. Galarrena elkartekoek aurreratu dutenez, kontzertuak, ipuin kontalaria, txokolatada eta kopla txapelketa egongo dira hurrengo asteetan.