Liburuen Amuak irakurle klubak gonbidatu berezia izan du gaur [otsailak 27]: Ana Urkiza idazle ondarrutarra. Txomin Agirre udal liburutegian bildu dira, beste behin ere, hainbat literatur zale. Esku artean, Urkizaren azken ipuin bilduma: Mamuak (Elkar, 2014). Ohi modura, Joxe Mari Urteagak gidatu du saioa, eta parte hartzaileek idazleagaz beragaz berba egin ahal izan dute liburuari buruz, giro pausatu eta atseginean.
Ana Urkiza, ‘Mamuak’ ipuin liburuari buruzko irakurle klubean
“Mamuak existitzen badira, beldur bat dugulako da, eta galdera zen, zer da lehenago, beldurra ala mamuak?“, esan du idazleak liburua egiteko ideia zelan sortu zitzaion gogoratzean. Galdera horri erantzun nahian hasi zen lanketa egiten, eta prozesu horretan, azpian zegoen beste zalantza handi bat, beste kezka handi bat aurkitu zuen: “beldurrak eragiten digun ziurtasun gabezia, eta horrek berriro nola elikatzen duen mamu hori, beldur hori”. Eta hori lantzen saiatu zela azaldu du, gauza batzuetaz argiago hitz eginez, eta ez hain argi beste batzuetaz, irakurleak bere irakurketa egiteko aukera utziz, beti ere.
Parte hartzaileek adi-adi jarraitu dituzte azalpenak
Mamuak liburuaz ez bakarrik, Urkizaren lan gehiago ere izan dituzte mintzagai gaurko saioan.
Datozen saioak
Apirilaren 30ean bilduko da irakurle kluba berriz. Iñigo Aranbarriren Apirila (Susa, 2014) izango dute berbagai. Azkenik, maiatzaren 28an, Garazi Kamioren Orube abandonatuak (Elkar, 2014) landuko dute. Azken lan horrek Augustin Zubikarai nobela beka irabazi zuen 2013an.
Saioetan parte hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu Txomin Agirre udal liburutegian (94-683 33 43 / liburutegia@ondarroakoudala.net) edo Udal Euskara Zerbitzuan (94-683 36 68 / mrey@ondarroakoudala.net).
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.