Ondo baino hobeto pasatu dute Markina-Xemeingo Arte Eskolan bildu diren haur, gazte eta helduek. Maite Arroitajauregi
Mursego-ren kontzertuak era askoko erritmo eta abestiak ekarri ditu, eta ikus-entzuleak agertokian egon dira. Txikiak izan dira agertokiaren jabe: gorputzak astindu dituzte musikari eta maraken doinuari jarraituz.
Gaztetxoek ez eze, ikuskizunera joan diren guztiek jaso dute Arte Eskolako sormen tailerreko ikasleek egindako maraka koloretsuak. Kontzertu parte hartzailea eta interaktiboa izan da gaurkoa [otsailak 27].
Moraugaz, Lisabogaz, Anarigaz eta Kashbad taldeagaz lanean ibilita, bakarkako bidea hartu zuen Maite Arroitajauregik. Bakarlari modura Bat (2009) eta Bi (2010) diskoak kaleratu ditu, eta Asier Altunaren
Amama pelikulari musika jarri dio.