Mutrikuko Berdel Eguna antolatzeko batzarra egingo da
Datorren apirilaren 2an egingo den 21. Berdel Eguna Mutrikuko Udalarekin batera antolatzen hasteko lehen bilera egingo da martxoaren 1ean, 19:00etan, udaletxean.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, antolaketa lanetan lagundu nahi duten boluntarioak behar dira. “Euren laguntza ezinbestekoa da. Urtero etortzen diren boluntarioen laguntzaz gain, jende berriaren laguntza ere behar dugu. Izan ere, urte asko lanean aritu eta gero, beti-betiko boluntarioek ordezkatzekoak behar dituzte”.