EH Bilduk Mendietaren egoeraz galdetu dio Espainiako gobernuari
EH Bilduk Mendieta ontziolari buruzko galdetegi bat helarazi dio Espainiako gobernuari Lekeitioko ontziola zaharraren etorkizuna argitzeko asmoz. Mendietako ontziola Lekeitioko Ondare industrial historikoaren parte da, arrantzari lotutako iragan oparo ...
Hori dela eta, Lekeitioko bizilagun eta erakundeek Mendieta ontziolaren gainean duten ardura azaldu, eta ontziolaren iraungitze txostenari zergatik ez dioten irtenbiderik aurkitu, galdetu diote gobernuari.
Ustiaketaren gaineko ze jarraipen egin duten, Lekeitioko Udalagaz kontaktuan jarri diren eta ontziola mantentzeko plangintzarik duten ere jakin nahi du EH Bilduk. Horrez gain, ustiaketak ontziolaren jardueragaz lotuta daudela kontuan izanik, eta Mendietakoa orain dela 20 urte amaitu zela jakinda, ustiaketa baimenen epea luzatuko duten ere zehaztea eskatu diote.
EH Bilduk azaldu duenez, Mendieta ontziolaren kasua geldirik dago orain dela urte batzuetatik, eta Kosta Zuzendaritzak Bilbon duen delegaritzak bideratutako iraungipen txostenaren arabera, bere ustiaketarako baimena 2018an amaituko da. «Txosten hori, gaur egun oraindik, Madrilen irtenbiderik eman barik aurkitzen da».