Elkarretaratzeak egingo dira bihar, Martxoaren 3ko hilketen harira
LAB sindikatuak kontzentrazioak deitu ditu biharko, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen (Araba) hil zituzten langileen kontrako erasoa salatzeko.Gure eskualdeetan bihar arratsaldean elkartuko dira herritarrak.Lekeition 19:00etan egingo dute elkarretaratzea...
Gure eskualdeetan bihar arratsaldean elkartuko dira herritarrak.
Lekeition 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, Eskolapean. Bermeon eta Ondarroan, berriz, 19:30ean elkartuko dira. Bermeon, Lameran, harrizko bankuen egongo dira, eta Ondarroan, Alde Zaharrean.
Aurten 40 urte betetzen dira langileen eskubideen defentsan borrokan ziren bost langile erail zituztela, eta langile haien omenez, eta haien borrokak «egun duen garrantzia azpimarratzeko» ekimen ezberdinak burutuko dituzte. Gasteizen, goizean Martxoak 3: Langileon borrokaz Euskal Herrian aldaketa behingoz lelopean mobilizatuko dira. Aldaben batzartu ostean 11:15etan giza-katean Martxoak 3 plazaraino hurbilduko dira bertan ekitaldia egitera.
Bestalded, arratsaldean ELA, LAB, ESK eta STEILAS-ek deituta manifestazioa egingo dute. 19:00etan hasiko da Andra Mari Zuriaren plazan eta Martxoak 3. Memoriatik etorkizuna eraikiz lelopean Martxoak 3ko plazan amaituko da.
1976ko martxoaren 3 hartan, 5.000 bat pertsona greba egiten ari ziren Zaramagako San Frantzisko elizaren barruan. Handik ateratzeko amoagaz, Espainiako Polizia armatuak eliza gaseztatu, eta istiluen aurkako materialagaz eraso zituen barruan zeudenak. Elizan bildutakoek izututa eta itota ihesi atera ziren, eta polizia kolpeka eta tiroka oldartu zen. 2.000 tiro baino gehiago egin zituzten poliziek, eta ondorioz bost langile hil eta 150 lagun zauritu zituzten, asko larriki.