1976ko martxoaren 3an erahil zituzten bost langileen omenezko monolitoari egindako erasoa. Argazkia: LAB
LAB sindikatuak kontzentrazioak deitu ditu biharko, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen (Araba) hil zituzten langileen kontrako erasoa salatzeko.
Lea-Artibairi dagokionez, Lekeition 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, Eskolapean. Ondarroan, ostera, 19:30ean elkartuko dira Alde Zaharrean.
Aurten 40 urte beteko dira langileen eskubideen defentsan borrokan ziren bost langile erail zituztela, eta langile haien omenez, eta haien borrokak «egun duen garrantzia azpimarratzeko» ekimen ezberdinak burutuko dituzte. Gasteizen, goizean
Martxoak 3: Langileon borrokaz Euskal Herrian aldaketa behingoz lelopean mobilizatuko dira. Aldaben batzartu ostean, 11:15ean giza-katean Martxoak 3 plazaraino hurbilduko dira bertan ekitaldia egitera.
Bestalde, arratsaldean, ELA, LAB, ESK eta STEILASek deituta, manifestazioa egingo dute. 19:00etan hasiko da Andra Mari Zuriaren plazan, eta
Martxoak 3. Memoriatik etorkizuna eraikiz lelopean Martxoak 3ko plazan amaituko da.
1976ko martxoaren 3 hartan, 5.000 bat pertsona greba egiten ari ziren Zaramagako San Frantzisko elizaren barruan. Handik ateratzeko amoagaz, Espainiako Polizia armatuak eliza gaseztatu, eta istiluen aurkako materialagaz eraso zituen barruan zeudenak. Elizan bildutakoek izututa eta itota ihesi atera ziren, eta polizia kolpeka eta tiroka oldartu zen. 2.000 tiro baino gehiago egin zituzten poliziek, eta, ondorioz, bost langile hil eta 150 lagun zauritu zituzten, asko larriki.