Ingurumen eta Lurralde politikako Kontseiluak egin du eremu funtzionalaren onarpena.
Horren arabera,
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren antolaketa eta kudeaketa legeria sektorial espezifikoan
jasotako tresnen arabera egingo da, eta lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioa, erabilera, jarduera eta eraikuntza-erregimena aratuko ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak. Era berean, ekipamendu eta kokalekuen proposamenak Lurralde Plan Partzialean identifikatutakoak izango dira, baita azpiegituren eskemak ere.
Gernika-Markina eremu funtzionaleko udalerrietako
hirigintza-dokumentuak ere Lurralde Plan Partzialaren xedapenetara egokitu beharko dira, baldin eta plana indarrean jartzen denean plan orokorrak edo arau subsidiarioak formulatu, berrikusi edo aldatzeko prozesuetan badaude.
Markina-Xemein
Lea-Artibaiko herri guztiei eragiten die Lurralde Plan Partzialak, eta eremu funtzionalaren lurralde-antolamendu jasangarria hamasei urterako zehaztu gura du, haren lurralde-egitura eta eredua ezarriz. Era berean, Planari egokitu beharko zaizkio udal-plangintzak, Lurralde Plan Sektorialak eta eremu funtzionalean eragina duten bestelako jardunak.
Plan Partzialak jasotzen duen lurralde ereduak
oinarrizko baldintzen izaera duten
helburuei jarraituz egituratu dute. Hain zuzen, 11 helburu zehaztu ditu Jaurlaritzak:
- Eremu funtzionaleko populazioa mantentzea
- Bizitoki-guneak kontzentratzea
- Garapen ekonomikoa sustatzea, horren oinarri den ekoizpen-espazioa sortuz eta antolatuz
- Berezitasunei eustea eta bultzada ematea, naturaren eta paisaiaren balioen aldetik
- Garraioen arteko intermodalitate erosoa eta eraginkorra lortzea
- Bizikletaren erabilera eta oinezkoentzako ibilbideak sustatzea
- Energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatzea
- Herritarren ekipamendu-beharrak asetzea
- Andeatutako guneak berroneratzea eta erabilera ezegokia edo ausazkoa duten guneak birmoldatzea
- Landa-ondareko eraikinak zaintzea eta balio historikoa edo/eta kulturala duten guneak birgaitzea
- Historia, kultura edo arkitektura aldetik balioa duen ondarearen kontserbazioa sustatzea, balio turistiko bezala.