Memoria tailerra antolatu du Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteak
Datorren astetik aurrera, memoria lantzeko aukera izango dute Markina-Xemeingo nagusiek. Beti Jai elkarteak Memoria Tailerra antolatu du eta Emtesport enpresako psikologoek ordu erdiko 12 saio emango dituzte, martxoan hasi eta ekainera bitartean.
Astelehenero izango dira saioak, 18:15ean hasita, eta data zehatzak hurrengoak izango direla jakitera eman dute: martxoaren 7an, 14an eta 21ean, apirilaren 4an eta 11n, maiatzaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean, eta ekainaren 6an eta 13an.
Gehinez, hamabost laguneko taldea osatuko da eta Beti Jai elkarteko bazkideek izango dute lehentasuna.
Izena Beti Jai tabernan eman behar da eta ordainketa ere bertan egin daiteke.