Mutrikuko Gaztetxearen eskutik, martxoa berritasunez beteta dator
Gaztetxea biziberritu nahiarekin jarraitzen dute Mutrikuko Gazte Asanbladako kideek, eta otsailean egin modura, martxorako ere ekimenez betetako egitarau oparoa prestatu dute herriko beste hainbat talderekin lankidetzan. Hurrengo ekimenak, hain zuzen e...
MUGAko kideek nabarmendu dutenez, beste hilabetez «ametsak ereiten» jarraitzeko asmoa dute. Horretarako, kultura, musika, literaturgintza, feminismoa eta kirolarekin zerikusia duten hainbat ekimen antolatu dituzte hurrengo asteotarako. Besteak beste, honako ekimenez gozatu ahal izango da: hitzaldiak, ikastaroak, poesia errezitaldiak eta kontzertuak egongo dira aukeran.