Zapatuan Donostiako Belodromora joateko autobusak antolatu dituzte
Atzo goizean utzi zuten aske Arnaldo Otegi, sei urte eta erdiko kartzela zigorra bete ostean. Zapatuko ekitaldira joateko autobusak aterako dira Busturialdea, Lea-Artibai eta MutrikutikArnaldo Otegi atzo goizean utzi zuten libre, eta zapatuan martxoare...
Atzo goizean utzi zuten aske Arnaldo Otegi, sei urte eta erdiko kartzela zigorra bete ostean. Zapatuko ekitaldira joateko autobusak aterako dira Busturialdea, Lea-Artibai eta Mutrikutik
Arnaldo Otegi atzo goizean utzi zuten libre, eta zapatuan martxoaren 5ean haren omenezko ekitaldia egingo dute Donostiako Belodromoan, 17:30ean. Hori dela eta, autobusak aterako dira Busturialdea, Lea-Artibai eta Mutrikutik.Busturialdean, autobuserako izena eman gura duenak Bermeon (Bolatoki, Alkartetxe, liburutegi eta kultur etxean); Busturian (Eguzkilore tabernan); Foruan (Haitz Biribil elkartean) eta Gernika-Lumon (Arrano tabernan) egin dezake. Bermeotik 15:00etan aterako da autobusa, eta 15:30ean Gernika-Lumotik.
Lea-Artibaitik ere aterako dira autobusak. Ondarroakoa Zaldupetik aterako da, 15:30ean. Izena emateko Anaitasuna edo Kulixka tabernetara jo behar da. Aulesti eta Munitibarreko bizilagunek elkarrekin egingo dute bidaia. Munitibarretik aterako da autobusa, 15:30ean eta handik Aulestira joango da, han daudenak batzeko. Bi herrietako tabernetan eman daiteke izena.
Lekeitioko autobusa 16:00etan aterako da Mandaskatuk, eta Galarrenan eman behar da izena. Markina-Xemeingo autobusa er 16:00etan aterako da, eta Kulixkan eman behar da izena.
Mutrikuko autobusa, aldiz, 16:15ean aterako da, Goiko biribilgunetik, eta Zubixa herriko tabernan eman daiteke izena.
Ekitaldiak zaintzapean
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok baztertu egin du Arnaldo Otegiri egitekoak diren omenaldiak debekatzea, baina Espainiako Segurtasun Indarrei agindu die zain ditzatela ekitaldi horiek, baita zapatuan Donostian egingo dutena ere.
Atzo goizean Logroñoko kartzelaren atarian ere oholtza gainera igo zen Arnaldo Otegi. Han bildu ziren lagun, senide, herrikide eta hainbat komunikabideren aurrean egin zituen kartzela utzi osteko lehen adierazpenak. Bertan, eskerrak eman zizkien «probokazioetan erori gabe» bakearen aldeko apustua sostengatu dutenei. Otegi seigarren aldiz atera zen atzo kartzela batetik. 2009ko urrian atxilotu zuten azkenengoz, Bateragune auzia ekarri zuen sarekadan.