Beste urte batez, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da hainbat eta hainbat herritan, martxoaren 8an. Lea-Artibaik eta Mutrikuk egun horregaz bat egingo dute, eta egun horretan zein aurreko eta osteko egunetan ere,
hainbat jarduera egingo dituzte, aldarrikapenak tarteko.
Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu lelopean aurkeztu du
Emakundek aurtengo Emakumeen Eguna. Eta lelo horren atzean, neska eta mutil gazteen artean desberdintasunak eragiten dituzten mezuak zabalduko ditu. Jakitera eman duenez, egunerokotasunean ume eta gazteek jasotzen dituzten mezu sexistak izango ditu ardatz Emakumearen Euskal Erakundeak martxoaren 8an.
Testuinguru horretan, neskek edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela adierazi du
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Era berean, mutilek agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak jasotzen dituztela.
Desberdintasuna, baina, “ikasi” egiten dela deritzo, eta, horregatik, horri aurre egitea guztion esku dagoela gogorarazi du; «berdintasuna nork bere esparruan landuz, esaterako».
Berdintasuna landuz
LAB sindikatuak ere emakumeentzako aukera berdintasuna aldarrikatuko du martxoaren 8an; izan ere, “egun indarrean den sistemak esparru pribatu zein publikoan egiten diren etxeko lanen zein zaintza lanen erantzukizuna emakumeen gain kokatzen jarraitzen du, inolako aitortzarik eman gabe”.
LAB sindikatuak 35 orduko lanaldia bermatzeko enpleguak eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata ere 1.200 eurokoa izatea eskatuko ditu
Eta ardura horiek soilik emakumeen gain egotea ez dela bidezkoa dio, “horien lan mundurako sarbidea oztopatzen baitu eta emakumeen lana gizonezkoen lanaren osagarri bezala ulertzen baita”.
Sindikatu abertzaleak uste du emakumeak hamaika arrazoi dituela kalera atera eta beraien ahotsa ozen azalerazteko. Hala, beste behin ere, enpleguaren banaketa aldarrikatuko dute, besteak beste, eta, era berean,
35 orduko lanaldia bermatuko dien enplegu duina eskatuko dute.
Halaber, emakumeen Lanbide Arteko
Gutxieneko Soldata ere
1.200 eurokoa izatea eskatuko dute.
Emakumearen egitekoa
Egingo diren ekimen denetan andreen egitekoa goraipatuko da.
Hainbat herritan, esaterako, boto eskubidea lortzeko egindako lana gogora ekartzen duen
Las sufragistas filma proiektatuko dute.
EGITARAUA (MARTXOAK 8)