Lilatoia lasterketaren eguna zen domekan [martxoak 6]. Eta Donostian euria gogotik ari bazuen ere, lasterketan parte hartzera zihoazen 5.000 emakumeak ez zuten atzera egin. Irribarre batekin aurrera jarraitu zuten, eta euri gehien bota zuen uneetan festa giroak goia jo zuen. HITZA taldearekin korrika egin zuten Marixol Agirre eta Mertxe Ibeasek azaldu zuten eguraldi txarrak indar handiagoa eta kemena eman diela. Kexa bakarra izan zuten Donostiako Egiako bi korrikalariek: “Aurten egin duten ordutegi aldaketa dela eta, emakume askok ezin izan dute Lilatoian parte hartu. Lilatoiak beti izan duen ordutegia izan dezan lortu behar dugu hurrengo urterako”.
Junior mailan Ines Dehesa oiartzuarrak, Marina Gonzalez donostiarrak eta Oihana Zubillagak egin zituzte lehen hiru postuak, hurrenez hurren. Senior kategorian, Hernaniko Gerrero ahizpak izan ziren nagusi; Maitane Gerrerok egin zuen markarik onena (18:01), bigarren geratu zen Hoki Gerrero, eta Irungo Ane Zabala hirugarren. Beteranoen kategorian, Zizurkilgo Lourdes Artolak izan zen nagusi, Mercedes Bautista donostiarra bigarren, eta Hendaiako Rosa Talaverak hirugarren. 6otik gorako korrikalarien artean, ostera, Pasaiako Lourdes Mariezkurrena, Maria Dolores Elkano eta Zarauzko Miren Karmele Ezenarro izan ziren arinenak, hurrenez hurren.
27. Lilatoian talde jendetsuenak saritu zituzten; Bergarako Kilometroak 2016 taldeak lortu zuen parte hartzaile gehien biltzea (116). Colegio Mayor Jaizkibel taldeak bigarren saria eskuratu zuen, 79 kiderekin. Azkenik, Eibarko taldeak hirugarren saria eroan zuen, 57 kiderekin. Horrez gain, sari berezia Atletico San Sebastian elkarteko Emakumezkoen Sofbol taldeak lortu zuen, 2015ean izandako lorpenengatik.
Inoiz baino dortsal gehiago banatu dira aurtengo Lilatoia lasterketarako; iaz baino %25 gehiago. Guztira, beraz, 5.000 emakumek parte hartu dute emakumezkoen herri lasterketa ospetsuan.
Testua, bideoa eta argazkiak: Irutxuloko HITZA
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.