Zer egin liburuekin: kontu kontari deituriko gurasoentzako
tailerra egongo da zapatuan [martxoak 12] 16:30ean, herri bibliotekan,
Yolanda Arrietaren eskutik. Haur literaturaren ahozko baliabideak ezagutzera eman eta haurrei eta haurrekin kontuak esatera eta entzutera animatuko ditu gurasoak Etxebarriko idazleak.
Yolanda Arrieta idazlea (Etxebarria, 1963)
Dinamika guztiz
praktikoa izango dela aurreratu dute ekimena antolatu duten Herri Bibliotekako arduradunek. Gidoi gisa erabiltzeko fotokopiak banatuko dituztela azaldu dute, baina ekintza izango dela nagusi nabarmendu dute: jokoa, irudimena, umorea, partaidetza eta harremana.
Gurasoak tailerrera lasai asko joateko, artelan tailerra izango dute bien bitartean, tailerrean parte hartzen duten gurasoen
umeek. Sormen Lantegiko arduradunekin, artelan tailerra edukiko dute bibliotekan bertan. “Kafea eta pastak ere egongo dira doazenentzako”.
Gurasoentzako tailerrean parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute aldez aurretik
94- 616 90 47 telefono zenbakira deituta.