II. Open del Norte de Montaña Sportech eta
II. Open de Rallyes de Asfalto Sportech txapelketen aurkezpena dela eta, automobil munduko ekitaldi bat ospatuko da zapatuan [martxoak 12] Markina-Xemeingo Kareaga industrialdean. Sportech-ek antolatutako ekitaldia jende guztiarentzat zabalik dago.
Auto bat Sportechek antolatzen duen lasterketan parte hartzen. Argazkia: Olga Pernia/Sportech
17:00etan hasiko da ekitaldia karting erakustaldi bategaz eta publikoak parte hartzeko aukera izango du. Ondoren, 18:30 inguruan, Txus Jaio, Iñaki Alberdi eta Gorka Eizmendi bezalako pilotu ezagunek slalom erakustaldi bat egingo dute euren autoekin. Ekitaldiak dirauen bitartean, rallyetako simulagailu profesional bat ere erabiltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Euskal Automobil Federazioko zein
Nafarroa, Kantabria eta Errioxako Automobilismo Federazioko presidenteek hartuko dute parte
20:00etatik aurrera egingo duten Open bien aurkezpenean. 15 pilotu ezagun baino gehiagok beraien presentzia baieztatu dutela aurreratu dute Sportech-eko arduradunek.
Auto bat Sportechek antolatutako lasterketan parte hartzen. Argazkia: Olga Pernia/Sportech
“Modu honetan,
Sportech -ek, liderrak automobilentzako osagarrien inportazioan eta OMP Racing, Hankook, Stilo, Eibach, Supersprint, Bilstein, Japan Racing edo Sandtler bezalako marka ezagunen banaketan, automobil munduagaz eta gizartearekin duen konpromisoa berresten du”, adierazi dute.
Ekitaldiari amaiera emateko, aurkezpenen eta prentsaurrekoaren ondoren, gonbidatuentzat otordu bat emango dute.
EGITARAUA