16:15etan hasita, partaideek
erlojupeko proba gainditu beharko dute. Estropada eremuko ezaugarriak direla eta,
seniorrek ez dute estropadarik izango, gazte mailetakoak bakarrik ariko dira uretan.
Batel estropada bat.
Aurreko asteburuan Sestaon lehiatu ziren Bizkaiko arraun taldeetako kideak. Seniorretan, Zierbena A nagusitu zen, eta Isuntzako mutilen taldeak laugarren egin zuen, lehenengoarengandik 33 segundo eta 27 ehunenera. Halaber, neskez eta mutilez osaturiko Isuntzako taldea zazpigarren sailkatu zen, Zierbenarengandik 50 segungu eta 10 ehunenera.
Gazteen mailan, berriz, Kaiku A taldea gailendu zen, eta Ondarroak hamargarren amaitu zuen, Kaikurengandik 56 segundo eta 36 ehunenera.
Kadeteean, ostera, Bermeo izan zen azkarrena, eta Ondarru C eta Isuntza hamargarren eta hamahirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Bestalde, haur mailan ere bermeotarrak nagusitu ziren, eta zazpigarren amaitu zuen lehia Isuntzak. Lehenengoarengandik 57 segundo eta 76 ehunenera heldu ziren lekeitiarrak.
Emakumezkoetan, gazte-senior kategorian, Kaiku A-k irabazi zuen, eta Ondarroa hirugarren sailkatu zen, lehenengoarengandik 30 segundo eta 11 ehunenera. Kadete-haur kategorian, Portugalete A izan zen onena, eta Ondarroa B eta Ondarroa A zortzigarren eta hamahirugarren geratu ziren, hurrenez hurren.