Pazkuetako Idi Proben
63. Sari handia lehiatuko da Etxebarrian Martxoaren 24tik 29ra. Idi deman parte hartu nahi dutenek, domekan deitu behar dute Etxebarriko udaletxera,
12:00etatik 13:00etara. Egun horretan zehaztuko dituzte parte hartzaileen zerrenda eta saioak.
Paskuetako idi-probak Etxebarriko probalekuan.
Aurten ere, sari handiak banatuko ditu Etxebarriko Udalak. Guztira, 12.260 euroko diru sariak dituzte prest. Horrela, lehenengo gelditzen den idi bikoteak 1.600 euro, mantak eta garaikurra eskuratuko ditu, bigarrenak 1.400 euro eta garaikurra eta hirugarrenak 1.200 euro eta garaikurra. Denetara
hamabost sari egongo dira.
Etxebarriko harria
Urtero modura, Etxebarriko
1.500 kilo inguruko harria erabiliko dute probetan eta bikote guztiak pisu oinarritzat 1.100 kilo izango dituzte eta idi buztarri bakoitzak akulari bi eramango ditu. Idiak dagokien egunean pisatuko dira probalekuan, 10:00etan.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Euskal Herriko Kirol Federazioak kontrolatuko du lehiaketa.