Aurtengo Zuhaitz Egunean ere, Bekobenta eskolaren ondoan dagoen Areitzaga parkea garbitzea erabaki du Ekozain ekologia taldeak. Ingurua txukundu eta dauden zuhaitzak inausiko dituztela jakitera eman dute.
Urtero modura, natura gustatzen zaien eta lagundu nahi duten guztiak gonbidatu ditu Markina-Xemeingo ekologia taldeak
domekarako [martxoak 13] antolatu duten ekimenean parte hartzera. Amaieran mokadutxoa egongo dela ere aurreratu dute.
10:00etan jarri dute ordua batzeko,
Arkupean.
2014ko Zuhaitz Egunean Areitzaga garbitzen parte hartu zutenak. Argazkia: Amaia Egia
Orain dela bi urte garbitu zuten lehenengoz Areitzaga ingurua eta urtero mantentzen ahalegindu dira. Baina, urte batetik bestera sasiak egiten direla azaldu dute Ekozaingoek. “Leku polita da pasiatzera joaten direnak atsedena hartzeko”.