Udaberria ate joka dela eta, neguko denboraldiko Merkatu txikia egingo da domekan [martxoak 13], Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak antolatuta.
Arduradunek aurreratu dutenez, neguko Merkatu txikia, estreinako, ordutegi murritzagoan egitea erabaki dute dendariek, eguerdira arte. Eguraldia lagun bada,
Alamedan ipiniko dira erakusmahaiak,
10:00etatik 15:30era. Eguraldi txarra balego, ostera, Berdura Plaza eta inguruetan egingo da merkatua, ordu berean.
Ondarroako Merkatu txikia
Ohikoa den legez, nahikoa denda batuko dira merkatu gunean. Hainbat erakusmahaietan banatuta,
sasoiko produktuen aukera zabala egongo da eskura; nagusi zein umeentzako arropak, kirol arropak, oinetakoak eta osagarriak “preziorik onenetan eta bezeroentzat deskontu interesgarriekin” aterako dituzte kalera Zatozte elkarteko 11 saltokik. “Ohi legez, beti-betiko kalitatea eskainiko dute herriko dendariek; stock-eko produktuak prezio berezietan erosi ahalko dira, eta hori dena, etxetik gertu”.