Desfibriladorea erabiltzeko ikastaroa emango dute Mutrikun
Gurutze Gorriaren eskutik, bihar [martxoak 12] desfibriladorea erabiltzeko ikastaroa egingo da Mutrikuko Zabiel kultur etxean, 09:00etatik 15:00etara.
Herriko hainbat eraikin publikotan desfibriladoreak jarri zirenetik bigarren ikastaroa izango da honakoa. “Ikastaroaren helburu nagusia herriko eragile guztiak trebatzea da”.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, ikastaroa, oro har, kiroldegiko, udaleko, udaltzaingoko, frontoiko eta futbol zelaiko langile edota arduradunei zuzenduta dago.