KamiƱaldeko lubiziak Ondarroan sortu duen egoera larria ikusita, Hartu Trena egitasmoa atzeratzea erabaki dutela jakitera eman du Iparra Galdu Baik plataformak. Astebete atzeratuko da egitasmoa, hilaren 20ra arte.
Sare herritarraren Hartu Trena egitasmoaren tren ibiltaria, beraz, hurrengo domekan [martxoak 20] ibiliko da Ondarroan zehar. 12:00etan hasita, trenak, hain zuzen ere,
larriki gaixorik dauden presoen giza eskubideen aldeko borroka aldarrikatuko du herrian zehar. Dinamikak lehenengo geltokia otsailean Errenterian (Gipuzkoa) egin zuen, eta orain, Ondarroari lekukoa emanda, Ibon Iparragirreren jatorrizko herrian bistaratuko dute arazoa.
Osasun zentrotik irtenda, trenak
hainbat geldialdi egingo ditu, eta geraleku bakoitzean jendea eta mezu ezberdinak ekimenera gehitzen joango direla aurreratu dute Iparra Galdu Baik plataformako kideek. Honakoak izango dira geralekuak: Iturribarri (12:15), Zaldupeko zubia (12:35), Zubi barria (12:50), Kofradia Zaharra (12:55), Kantoipe (13:10), Alameda (13:25) eta Itsasaurre (13:30).
Iparra Galdu Baik plataformako kideak Gorritiren lekukoagaz. Argazkia: Iparra Galdu Baik
Iparra Galdu Baik plataformako kideek ahalik eta herritar gehien
trenera igotzeko deia egin dute. “Konpromisoa eta aktibazioa da tren honek bilatzen duena. Giza eskubideen defentsatik, konponbidea eta herria bakera eramango duen trena nahi duelako izan”.
Domekako ekimenagaz gain, gaur eta bihar, beste hainbat ekimen egingo dira eskualdeko hainbat herritan.
Larriki gaixorik dauden presoen aldeko ekimena, Ondarroan
Bestalde, Ibon Iparragirre presoak bizi duen egoera larriaren aurrean espetxe agintariek albo batera begiratzen dutela ikusita, Lea-Artibaiko udalek “jarrera aktiboa” izango dute.
EH Bilduk mozioak aurkeztu ditu eskualdeko herri guztietan, eta testuak
erabateko adostasuna lortu du eztabaidatu den udalbatzetan. Honako udaletan lortu da adostasuna: Lekeition, Ondarroan, Berriatuan, Etxebarrian, Ziortza-Bolibarren eta Mendexan. Gainontzeko herrietan hurrengo egunetan adostasuna lortzea aurreikusten da.
Bide horretan, gutun bateratu bat bidaliko diote Espainiako Espetxe Zaintzari, Iparragirre Euskal Herrira hurbiltzea eskatuz.