Larriki gaixorik dauden presoak etxeratzea eskatu eta Ibon Iparragirreri babesa eta elkartasuna erakutsi diote gaur, bere eskualdean.
Etxebarrian egindako elkarretaratzea. Argazkia: Kepa Kastillo
Informazioa banatzeagaz gainera, elkarretaratzeak, kotxe karabanak, eta enkarteladak egin dituzte Aulestin, Etxebarrian, Markina-Xemeinen eta Munitibarren eta Lekeition.
Etxebarrian kotxe karabana egin dute herrian eta auzoetatik zehar Ibon Iparragirreren egungo egoeraren berri emanez, eta ondoren elkarretaratze bat egin dute udalatxe aurrean.
Lekeition burrundada jendetsua egin dute Eskolapetik Abadeen Mollara arte. Mollan argazki argitsua atera dute lekeitiarrek. Amaitzeko bertso afaria eduki dute.
Argazki argitsua Lekeition.
Lea-Artibaiko herri askotan egin diren ekimenak, bihar Ondarroara ailegatzear zen Hartu Trena egitasmoaren ataria izan dira. Baina, KamiƱaldeko lur jausiak eragindako egoeraren ondorioz, Ondarroako ekitaldia atzeratzea erabaki dute Iparra Galdu Barik plataformakoek.