Kamiñaldeko lur jausiak sortutako arriskua dela eta, etxea hustu behar izan duten auzotarrei bilera baterako deia luzatu die Ondarroako Udalak. Hain zuzen ere,
Ondarroako gizarte zerbitzuetako arloa auzokide bakoitzagaz batuko da bakoitzaren errealitatea eta beharrizanak hurretik ezagutu eta konponbiderik egokiena bilatzen saiatzeko. Hitzorduei dagokienez, martitzena [martxoak 15] eta barikua bitartean [martxoak 18] jartzeko saiakera egingo du udalak.
Auzokideek bilera horietara aurretik egindako auzo batzarretan banatutako
fitxak beteta ekarri beharko dituztela gogorarazi du udalak. “Bertara, datu guztiak beteta ekarri beharko dituzte”.
San Ignazio kaleko kaltetuak gauzak jasotzen
Bestalde, Fernando Aizpiri Euskal Geologoen Elkargo Ofizialeko (EGEO) kideak nabarmendu duenez, Ondarroan gertatutako iraulketa bat da,
toppling bat. “Hemen zaudenean konturatzen zara ze dimentsiokoa den arazoa; ikusgarria da bertatik bertara lur mugimendua ikustea. Mendigune harritsu bat da hemen daukaguna, eta apurketa bertikal bat gertatu da bertan, eta haren aldera ari da jausten lurra; deskonpresioagatik hasi da mugitzen lurra, Ezponda etxebizitzekiko dagoen lekua ikusita, ez dago aukera handirik lan egiteko”.
Aizpirik gaineratu duenez, mugitzen den ezponda bat geratzeko, edo beheko partea betetzen da, edo goiko aldetik pisua kendu beharko da, mugimendurik gerta ez dadin. “Kamiñaldeko mendi-magalean beheko aldetik ezin da lan egin, eta hortaz, geologoen asmoa da bi egun barru goiko partetik hastea pisua kentzen, hondeatzen”.
Aurreko albisteak ikusi: