Berdeleta kanpaina hasi, eta hilabetera porturatu dituzte denboraldiko lehen berdel aleak Ondarroako portuan. Guztira, 131 tona saldu dira gaur [martxoak 15] goizean. Arrantzaleek nabarmendu dutenez, ohikoa da garai honetan berdela harrapatzea. “Gure sasoian ere, San Jose bueltan lehorreratzen genituen lehen berdel aleak”, adierazi du Eusebio Arantzamendi Kalare Deuna kofradiako presidenteak.
Kalare Deuna kofradia aurrea, berdel kaxaz beteta
Arrantzaleek gaineratu dutenez, tamaina handiko aleak arrantzatzeko aukera izan dute, “sasoikoa”. Zehatz esanda, Bermeo kabran harrapatu dituzte aleak, Izaro irlatik oso hurre.
Goizeko lehen orduetatik, baxurako ontzien joan-etorria handia izan da, eta arraina etengabe deskargatzen aritu dira, ordu luzez. Hain zuzen ere, berdel asko lehorreratu dute gaur [martxoak 15]; ehunka kilo deskagatu ditu ontzi bakoitzak Egidazu Kaian.
Lehen bentan 07:00etan izan da, eta Colindres-ko (Kantabria, Espainia) Nuevo Torre Quitina ontziak lehorreratutako aleak saldu dira lehendabizi. Eskaintza handia izan denez, prezio aldetik ere nahikoa merke saldu da arraina. Kiloko 85 eta 65 zentimo artean ordaindu dute bentan. “Kaxetan etorri direnak, ohiko legez, garestiago saldu dira, eta ezkabiatan kantitate handietan etorri direnak, ordea, zer edo zer merkeago”.
Bestalde, atzo [martxoak 14] Santa Klara izotz fabrikan izandako gertaeraren harira, gaur ez dute turrunik jo ontzien lehorreratzearekin batera. Kofradiako arduradunek iragarri dutenez, gaur eta bihar [martxoak 16] ez dute turrunik joko, dolu legez. Atzoko bi heriotzen aurrean, euren atsegabea agertu nahi izan dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.