Kopagoaren inguruko hitzaldia emango dute bihar, Berriatuan
Berriatuako Jubilatu eta Pentsionisten Anaitasuna elkarteak antolatu du botiken berrondainketa deiturikoari buruzko hitzaldia.
Anaitasuna elkartearen egoitzan egingo dute berbaldia, eta Ondarroako Osasun Zentroko langileak ariko dira hizlari lanetan. 17:30ean hasiko da ekitaldia. Herritarren zalantzak argitzeko baliagarria izango da hitzaldia. Besteak beste, kopagoa zehatz zer den, zergatik ezarri zuten, edota haren inguruan Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru laguntzak azalduko zaizkie udalerriko bizilagunei. 2013ko udatik Jendartean dagoeneko kopago berba ezaguna bada ere, Euskal Autonomia Erkidegoan orain dela bi urte eta erdi ezarri zuten. Hain zuzen ere, 2013ko uztailaren 1ean sartu zen indarrean, botiken berrondainketa arautzeko sistema. Urte bereko abenduaren 31an, Eusko Jaurlaritzak EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen pentsionistentzat diru laguntzak emango zituela.