Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, San Inazio kaletik Artibai ibai ondoko pasealekura jaisteko dauden eskailerak babesteko hormigoizko hormak jarri dituzte gaur [martxoak 22] goizean.
San Inazio kalean eskailerak babesteko hormak jarri dituzte. Argazkia: Ondarroako Udala
Orain arte eskailerak hesituta egon dira, eta udalak nabarmendu duenez, eskailera horiek hesiez gain, hormigoizko hormekin ere babestea erabaki dute, badaezpada. “Beheko pasealekua zabalik dago, eta harriak edota lur zatiak eror ez daitezen, eskailerak babestea erabaki dugu”.
Bestalde, Alokabide eta udal iturrien arabera, San Inazio kaleko
lehen familiak aste honetan Jaurlaritzak lortu dituen etxebizitza berrietara sartu ahal izango dira. Hain zuzen ere, euren etxebizitzak utzi ostean Arrigorri ostatuan dauden zortzi edo bederatzi familiak lehenbailehen birkokatu nahi dituztela nabarmendu dute udal ordezkariek. “Familia horiek beste etxebizitza batzuetan birkokatzen ahaleginduko gara ahalik eta arinen. Posible bada, behintzat, aste hau bukatu aurretik Arrigorrin dauden familia horiek guztiei irtenbidea ematen saiatuko gara”.