Ondarroako Udalak Ondar-uhin turismo elkartearen laguntzarekin lehenengo Zahar Berri azoka antolatu du. Azoka, hain zuzen ere,
barikuan [martxoak 25] egingo da Kantoipe errebueltan, 10:30etik 19:30era. Euria egingo balu, ostera, postu eta ekintza guztiak Plaza Berduran egingo dira.
Postuak Ondarroan
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, Zahar Berri azokaren bidez, gaur egun oraindik lantzen diren
garai bateko ogibideak plazara ekarri nahi dituzte. “Garai bateko produktuak ekoizteko molde eta modu berriak izango dira ikusgai. Gainera, Ondarroan Aste Santuen inguruan izaten den ekintza gabeziari erantzun bat eman nahi dio egitasmo berri honek”.
Guztira, hainbat produktu eskainiko dituzten
11 postu jarriko dira. Tapizeria, zurgintza, Boga garagardoa, jostunak, bitxiak, gazta, baserriko pasta, ogia, gozogintza, zuzeneko musika, umeentzako bozinga, pintxoak, salda eta beste hainbat eskaintza egongo dira eskura.
Kartela