Atzo [martxoak 22] Europako hiribiruan egondako erasoak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur [martxoak 23], 12:00etan, Lekeitioko eta Mutrikuko udaletxe aurreetan. Mutrikun, esate baterako, 40 bat herritar batu dira 15 minutuko elkarretaratze isilean. Amaieran, txaloek apurtu dute isiltasuna.
Mutrikuko elkarretaratzea
Bi udalek, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek biktimak omentzeko deitutako deialdiarekin bat egin nahi izan dute, eta modu horretara, Bruselako (Belgika) Zaventem aireportuko eta hiriburuko erdiguneko metroko atentatuak gaitzetsi nahi izan dituzte. Iturri ofizialek berretsi dutenez, 31 dira lau atentatuetan hildakoak, eta 200dik gora zauritu daude.