24 idi bikote neurtuko dira aurten Etxebarriko probalekuan, bihar [martxoak 24] hasi eta martxoaren 29ra bitartean jokatuko diren Pazkuetako Idi Probetan. 63. Sari Handia izango denak, inguruetako probalari handienak bilduko ditu.
2013ko Paskuetako idi probak lehiatzen Etxebarriko probalekuan. Argazkia: ETxebarriko Udala
Idiek Etxebarriko probalekuko sarietako 1.500 kilo inguruko harria erabiliko dute. Idi pareek berriz, 1.100 kilotan sartu beharko dute, eta idi buztarri bakoitzak akulari bi eramango ditu. Urtero modura, sari handiak egongo dira jokoan, nagusiena 1.600 eurokoa.
EGITARAUA
Martxoak 24
21:00. Irarreta (Errenteri), Mendigoitxi (Eibar), Solaguren (Zornotza) eta Laski (Birle).
Martxoak 25
21:00. Ekaitz Elordui (Berango), Retegi (Oiartzun), Usaisti (Berriatua) eta Erlete (Deba).
Martxoak 26
21:00. Aburuza (Oiartzun), Bolaños (Laudio), Txomin Renteria (Bakio) eta Landazabal (Laukiz).
Martxoak 27
17:00. Akuleti (Bermeo), Belarreta (Elgoibar) eta Bizki (Errezil).
22:00. Taberna Goieta (Mungia), Lopiortu (Erandio) eta Olazar (Lezo).
Martxoak 28
18:00. Rafa Alegria (Bermeo), Biritxinaga (Bakio) eta Zumeltzu-Ondo (Zamudio).
Martxoak 29
21:00. Iñaki Oliden (Orio), Zumeltzu (Zamudio) eta Iñaki Lopategi (Birle).