San Inazioko sei familiak Alokabiderekin kontratua sinatu dute
Ondarroako Udalak jakinarazi duenez, San Inazio kaleko etxeak laga behar izan dituzten sei familiak gaur [martxoak 23] goizean Alokabiderekin kontratua sinatuko dute.
KamiƱaldeko lur jausia dela eta, beraien etxeak laga zituztenetik, guztira, bederatzi familia egon dira ostatuan, eta horietako seik gaur Alokabidek eskuratutako etxe baterako sarbidea eskuratuko dute.
Arrigorri ostatuan beste hiru familia gehiago daude, eta udal ordezkariek aurreratu dutenez, horiek hurrengo astean egingo dute etxea eskuratzeko tramitea. “Arrigorrin geratzen diren beste hiru familiekin datorren astean kudeaketa lanak egiteko asmoa du Alokabidek. Aurrerago ere, premia larriena dutenetatik hasita jarraitu du beharrean Alokabidek”.