21. Berdel Egunaren atarian, Iñigo Lezertua Uranga Eskamak kentzen telesaileko sortzaileak eta gidoilariak atzo [martxoak 23] jaso zuen Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatearen eskutik Berdel Aipamena.
Lezartua sariarekin eskuan
Udaletxeko areto nagusian alkateak nabarmendu zuenez, Lezertuak “herria ezagutara emateko egindako lanagatik” jaso du saria. “Eskamak kentzen telesailak Mutriku lehen planoan jartzen du, eta Iñigok egindako ahaleginari esker, Mutrikura jendea erakartzeko primerako aukera dugu. Saioa orain telebistan puri-purian dagoela eta, saria orain ematea momentu egokia dela deritzogu, bere lana eskertuz”.
Ekitaldira bertaratu ziren herritarren txalo zaparrada artean jaso zuen saria Lezertuak, eta berau jasotzeak ilusio handia egiten ziola nabarmendu zuen. Alde batetik, pozik agertu zen saria bereganatu zuelako, eta bestetik, bere garaian Maritxu Ituarte bere amonak bentera modura egindako lanagatik sari bera ere jaso zuela gogora ekarri zuen. Arrazoi horregatik, bereziki, ilusio handia ere egiten ziola aitortu zuen. “Norbere etxean ematen diren sariak beti oso pozgarriak dira. Kasu honetan, sentimenduen saria da. Sari hau herri baten izenean jasotzeak asko emozionatzen nau”.
Lezertua bere familiarekin
Sarituak, gainera, Mutrikuren izena munduan zehar zabaltzeko konpromisoa hartu duela esan zuen, hunkituta. “Denbora bat daramat kanpoan, eta zenbat eta urrutiago egon, gero eta mutrikuarrago sentitu naiz. Niretzat ohore handia da Mutrikuren izena munduan zehar zabaltzea. Nire familiak ahalegin handia egin du nik mundua ezagutu ahal izateko, eta orain Mutriku munduari erakusteko beharra dudala sentitzen dut”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.