Zapatuan egin zuten Udabirra-Fest jaialdi ezaguna.
Iaz estreinako pilota partidak jokatu zituzten, eta aurten pala partida birekin gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Antolatzaileen berbetan, jaialdia oso ondo joan zen, eta giro itzela egon zen goizean hasi eta gauera arte. “Jende gehien pilota partidek erakarri zuten, jende gehiago batu baitzen goizean arratsalde-gau partean baino”. Hala ere, Udabirra Fest jaialdian batu zirenek, egun guztian izan zuten garagardo eskaintza zabala, eta txerri-okela pintxoak dastatu zituzten.
Argazkia: Udabirra-Fest.
Pala partida bereziak prestatu zituzten. Lehenengo norgehiagoka Endika Ramos eta Aiheko Zubimendi 2015eko Oiartzungo bikote txapeldunaren eta Josu Imaz 2015eko Amorotoko txapeldunaren eta IƱaki Undagoitia GRAVNI federazioen arteko txapelketaren iazko irabazlearen artekoa izan zen. 25-20 irabazi zuten Ramosek eta Zubimendik.
Ondoren, Gurutz Arriaga iazko Bizkaiko txapelduna eta Jon Arriaga GRAVNI txapelketako iazko txapelduna, Jon Azanza Mutrikuko iazko txapeldunaren eta Asier Del Horno Athletic-eko jokalari ohia aritu ziren nor baino nor gehiago. Arriagatarrek 25-16 hartu zituzten mendean Azanza eta Del Horno.
Musika eta jai giroa
Bestalde, arratsaldean
Bat, Bi Hiru Diskofestak girotu zuen jaialdia. Haur eta gaztetxoentzako prestatu zuten arren, heldu bat baino gehiago egon zen diskofestaren erritmoak lagunduta dantzan.
Ondoren, iluntzean
Jokaldi taldearen eskutik erromerian dantzan eta kantuak aritu ziren gauerdira bitartean.
Argazkia: Udabirra-Fest.