Asteburuan urteko marea bizienetakoak egongo direla eta,
Euskal Kostaldeko Geoparkeak marearteko zabalgunera bisita gidatuak eskainiko ditu, itsasbehera aprobetxatuz. Denetara, lau bisita gidatu egingo dira; bina zapatuan [apirilak 9] eta bina domekan [apirilak 10], Deban eta Zumaian. Irteerak, gainera, aldi berean egingo dira Deban eta Zumaian, 11:00etatik aurrera, eta euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango dira.
Marearteko zabalgunea, Geoparkea. Argazkia: Geoparkea
Marearteko gunea
flyscheko itsaslabarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua da, eta gidari espezializatu baten laguntzarekin, bisitariek marearteko guneko ekosistema aberatsa ezagutzeko aukera izango dute: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak… “Bisita honek harritu egingo du bisitaria, ingurune honen edertasun eta aberastasunagatik. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke”.
Antolatzaileek iragarri dutenez, irteera
publiko zabalari zuzendua dago; batez ere, 8 urtetik gorako haurrak dituzten familiei. Era berean, gomendagarria da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta ura eramatea.
Bisita gidatuetan parte hartzeko erreserbak sarean egin daitezke
Geoparkeko webgunearen bitartez, edota Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan.