Museoaren aurtengo jardunari laguntzeko emango dio diru-laguntza.

Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiak 1.395.000 euro bideratuko ditu guztira zenbait museoen artean. “Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak Bizkaian kultura zabaldu eta sustatzeko eskumena du, eta horren bidez gure kultura garatzen eta hari buruzko ezagutza handitzen lagundu nahi du, bai eta Bizkaiko gizartea beste kulturetara zabaltzen ere”.
Ziortza-Bolibarren dagoen Simon Bolivar museoaren kasuan, ekimen hauek aurrera eramaten laguntzeko jasoko du aipatu diru-laguntza: Maiatzean Museoen Nazioarteko Eguna, uztailean Simon Bolivarren jaiotzaren urteurrena ospatzeko, urrian Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzeko, eta aldi batera erakusketa bat antolatzeko. Erakusketa hori Ziortza-Bolibarko argazkiekin eta argitaratu gabeko testuekin prestatuko dute, Jon Bilbaoren funtsari esker.
Beste museoak
Simon Bolivar museoaz gain, ondorengo museoek jasoko dute Aldundiaren diru-laguntza: Aste Santuko Pasio-Irudien museoak, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioak, Bilboko Artelan Berreginen Museoak eta Bilboko Euskal Museoak.
Euskal Herriko Meatzaritzaren Fundazioari 80.000 euroko diru-laguntza eman dio. Aste Santuko Pasio-Irudien museoak, berriz, 12.000 euro jaso ditu, Bilboko Zazpi kaleetan dagoen La Burreria eraikinean antolatzen dituzten ekitaldietan laguntzeko.
Bestalde, ekarpen nagusiena Bilboko Artelan Berreginen museoak eta Bilboko Euskal Museoak jaso dute: 1.249.000 euro. Horietan bietan %50eko partaidetza dauka Bizkaiko Foru Aldundiak, zein bere arloan kultur erakunde bereziak dira