Apirilean lan bila tailerrak egingo dira Ondarroan
Lea Artibaiko Garapen agentziak antolatuta, eta eskualdeko gazteen laneratzeko aukerak hobetze aldera, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako lan bila tailerrak egingo dira Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Lana bilatu edo aldatzeko lau ikastaro antolatu dira apirilean, eta denek ere, laneratzeko prozesuan kontutan hartu beharreko gaiak landuko dituzte, betiere, gazteei laguntza eskainiz.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ikastaroak doan izango dira, eta ez da derrigorrezkoa guztietan parte hartzea. Parte hartu nahi dutenek aurretiaz eman beharko dute izena Lea Artibai Garapen Agentziaren webgunean sartuta, 645 009 475 telefonora deituta zein leartibai@leartibai.com helbidera mezu bat bidalita.
Ikastaroak:
- Apirilak 11 (astelehena), 16:00etan, Erabakiak hartzeko gaitasuna ikastaroa.
- Apirilak 12 (martitzena), 16:00etan, Gaitasun transbersalak tailerra. Besteak beste, eskualdeko enpresen testigantzak, eta horiek, oro har, zer bilatzen duten jakiteko aukera egongo da.
- Apirilak 18 (astelehena), 16:00etan, Ekintzailetza tailerra. Enpresa sortu dutenen hainbat testigantza jasoko dituzte.
- Apirilak 25 (astelehena) eta 26 (martitzena), 16:00etan, Sormen tailerrak egingo dira, sormena, komunikazioa eta talde lana lantzeko.