Indarkeria matxisten aurkako manifestazio nazionala egingo du zapatuan, Gasteizen, Euskal Herriko mugimendu feministak. 13:00etan abiatuko da, Bilbo plazatik,
11 eraso, 12 erantzun. Feministok Prest! lelopean.
Hara joateko, bertoko herrietako emakumeen elkarteak autobusak antolatu dituzte.
Markina-Xemeingo bizilagunek, esaterako, bihar [apirilak 7] dute izena emateko azken eguna; Uhagon Kulturgunean edo Patxua tabernan eman daiteke izena.
Andrabandak antolatuta,
Ondarroatik ere Gasteizera joango dira zapatuan. 11:00etan abiatuko dira Portuko geltokitik, eta 18:00ak aldera bueltatuko direla azaldu dute. Interesa duenak Etxelilan eman behar du izena.
Lekeitioko bizilagunak Ondarroako autobusean joango dira, beraz, joan gura ezkero, horiek ere Etxelilan eman beharko dute izena.
Mutrikuarrak ere, ondarrutarrekin batera joateko asmoa agertu dute. Hala ere, Emakumeak Mutrikun Abixan taldea ari da kudeaketak egiten. Beraz, zapatuko manifestaziora joateko asmoa duten horiek
emakumeakmutrikunabian@gmail.com helbidera idatzi beharko dute izena emateko.