Azken egunetan erabaki ziren Etxebarriko 63. Sari handiko lehen postuak. 24 idi bikote neurtu dira aurten Etxebarriko probalekuan, martxoaren 24an hasi eta martxoaren 29ra bitartean jokatu diren Pazkuetako Idi Probetan, eta norgehiakoka handia egon da.

2013ko Paskuetako idi probak lehiatzen Etxebarriko probalekuan. Argazkia: ETxebarriko Udala
Birleko Laskiren idi bikoteak 46 untzako marka gogorra jarri zuen proben lehen egunean, Eguen Santuan, eta haren idiei gainditzerik ez zen egon domekara arte [martxoak 27]. Domeka gaueko saioan 47 untza 3/4 lau metro eta 55 zentimetro egitea lortu zuten Erandioko Lopiorturen animaliek, eta azkenean, eurek eraman dituzte mantak etxera.
Hirugarren, laugarren eta bosgarren postuak azken egunetan erabaki ziren, eta untza bakarreko aldea besterik ez da egon euren artean.
Txapeldunen manta eta oroigarriez gainera, 1.600 euroko diru saria eraman zuen irabazleak.
SAILKAPENA