Lekeitioko Udalak, Lumentza mendi taldearekin elkarlanean, mendi martxa antolatu du
zapaturako [apirilak 9]. 15 urte pasatu dira azken mendi martxa egin zenetik, eta ikusirik inguruko herrietako mendi martxek daukaten harrera paregabea, Lekeitiokoa ere berreskuratzea erabaki dute. 2016ko Lekeitioko Mendi Martxak Ispasterko, Mendexako eta Amorotoko udalen laguntza ere badauka, mendi martxako ibilbidea udalerri horietatik igarotzen da eta.
Ibilbidea, beraz, Lekeition hasi eta Ispaster, Mendexa eta Amorototik igaroko da, berriz Lekeition amaitzeko.
Ibilbide luzea 8:00etan hasiko da herriko plazatik eta 24 kilometrotakoa izango da. Ibilbide laburra, berriz, 10:00etan hasiko da plazatik eta 12 kilometrotakoa izango da.

Otoio mendiko talaiatik igaroko dira ibiltariak.
Ibilbidean zehar anoaguneak egongo dira eta ibilbidea bukatutakoan pintxoak jateko aukera egongo da.
Izen ematea online egiteko azken eguna gaur izango da [apirilak 6], hurrengo helbidean:
http://lekeitio- kiroldegia.com/mendimartxa/. Bestalde, nahi duenak Santi Brouard kiroldegian ere eman dezake izena bertara joanda edo 94- 624 30 05 telefono zenbakira deituta.
Ibilbide luzerako izena ematen dutenek 12 euro ordaindu beharko dute eta ibilbide laburrerako, ostera, 10 euro.
Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko duela jakitera eman dute antolatzaileek.
“Pixkanaka-pixkanaka Lekeitioko Mendi Martxa urteroko zita bihurtzea espero da”, adierazi dute.
–
IBILBIDEAK:
Laburra:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=11992618
Luzea:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=12607651
–
IZEN EMATE ORRIA