Mutrikuko Aterpe tabernak Mus txapelketa antolatu du
Txapelketa zapatuan [apirilak 9], 16:00etan, hasiko da Aterpe tabernan, eta bertan parte hartu nahi dutenek ordu erdi arinago eman beharko dute izena, tabernan bertan. Antolatzaileek iragarri dutenez, izena ematerako orduan 20 euro ordaindu beharko dira, bikoteko.
Sariei dagokienez, lau sari banatuko dira; irabazleek batzen den diruaren %50a eta txapelak jasoko dituzte, eta bigarren sailkatuek, aldiz, batutako diru kopuruaren %30a eta bi ardo botila. Hirugarren eta laugarren sailkatuek ere jasoko dute euren saria; bikote bakoitzak jasotako diru kopuruaren %10a eta 2 ardo botila irabazteko aukera izango du.