Azken jardunaldietako garaipenei esker, Mikel Etxaburu
Pixki-ren eta Joseba Plazaren mutilek hirugarren mailari eusteko ahaleginetan jarraitzen dute. Ondarrutarrek, hain zuzen ere, gorako joeragaz jarraitzen dute. Azken bost jardunaldietan, esaterako, jokatu dituzten bost jardunalditatik lau irabazi dituzte, eta igo berri diren mailan jarraitzeko aukerak gero eta gehiago dira.
Aurrerak Basconiaren aurka aurreko astean jokatutako partida. Argazkia: Aurrera K.E.
Aurrerako nagusiek jaitsiera postuetan jarraitzen badute ere (azkenurren dira),
30 puntugaz salbatze postuetatik nahikoa hurbil daude. Ondarrutarrak, hain zuzen ere, Aurrera Vitoria eta Elgorriagaz puntutan berdinduta daude.
Denboraldia amaitzeko sei jardunaldi besterik ez dira falta, eta hurrengo partidetan mailari eusteko azken aukerak ondo aprobetxatzeko asmoa dute ondarrutarrek. Hortaz, denboraldi bukaera emozioz beteta biziko dute Aurrerakoen zaleek.
Aurrerak Basconiaren aurka jokatutako partida. Argazkia: Aurrera K.E.
Zapatuan [apirilak 9], esaterako, Elgorriagako taldearen aurka jokatuko dute Gasteizen, 16:00etan. Gasteizko taldea ondarrutarren aurkari zuzena da, eta hartara, hil ala biziko partida izango da mailari eutsi nahi badiote behintzat. Pixkiren eta Plazaren mutilak, azken garaipenei esker, konfidantza handiagaz ekingo diote hurrengo partidari.
Kadeteak, goiko postuei begira
Bestalde, Aurrerako kadete mailako A taldea denboraldi ederra egiten ari da, eta azken partidak irabazita, goiko postuei begira dago Jon Etxabururen, BeƱat Vegaren eta Jesus Ojedaren taldea.
Zazpi jardunaldiren faltan, ohorezko mailara igotzeko aukera ematen duten postuetatik 5 puntura besterik ez daude.