Markina-Xemeingo Udalak antolatutako udalekuen aurkezpena egingo dute bihar [apirilak 8], 17:00etan, kultur aretoan. Aurtengo udarako ere, eskaintza zabala prestatu du udalak Aisialdi Lan Taldearen, Izarbideanen eta XAT-en laguntzagaz.
Ume, gazte eta nagusiak iazko Akanpadatik bueltan.
Udaleku Ibiltaria, Akanpada eta Olgetan aisialdi proiektuak eskainiko dituzte aurten ere.
OLGETAN:
Uztailaren 1etik 29ra, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.
Hiru taldetan banatuta egongo dira ume eta gazteak, adinaren arabera: Kulunkan, 2010-2013 urte bitartean jaiotako umeak; BilinBoloka, 2006-2009 urte bitartean jaiotako umeak; eta Alarauke, 2002-2005 urte bitartean jaiotakoak.
Markina-Xemeinen erroldatuek (familiako):
– Ume bat: 120€.
– Ume bi: 240€.
– Hiru ume: 300€.
– Lau ume: 360€.
Izen ematea apirilaren 11tik 15era izango da.
UDALEKU IBILTARIA:
14 urtetik gorako gazteentzako (2002 urtean jaiotakoak barne).
Ekainaren 24tik 29ra.
Izen-ematea apirilaren 11tik 29ra.
AKANPADA:
8 utetik 18 urtera arteko gazteei zuzenduta.
– Gazte bakoitzak: 180€.
– Etxe batetik gazte bat baino gehiago etorriz gero: 160€ gazte bakoitzeko.
Informazio gehiago xemeinxat@gmail.com helbidean.
Olgetanen, Udaleko Ibiltarian eta Akanpadan izena emateko orriak udaletxean, udalaren web orrian eta Herri Bibliotekan aurkitu daitezke.