MobyDick-ek bere azken lana
Cotard Delusion aurkeztuko du
zapatuan [apirilak 9], Otoio tabernan. Aldi honetan bakarlari formatuan dabil getxoztarra, gitarra eta ahotsa bakarrik erabiliz. Gordintasuna eta intimitatea direla medio,
Cotard Delusion EPko abestiez gain, aurreko lanetan agertzen diren abestiak ere errepasatuko ditu
21:00etan hasiko duen kontzertuan.
MobyDick, kontzertuan.
MobyDick folk-akustiko tankerako proiektu bat da. Nun taldeagaz bederatzi urtez aritu ondoren, MobyDick bakarkako egitasmoa abiarazi zuen Eneko Burzakok. Hasieran, denetariko bertsioak jotzen bazituen ere, orain, bereak dira gehiago.
Azken lanak
2009an MobyDick-ek
And then she became God’s friend grabatu zuen, bere lehen EP autoekoiztua. 2011n,
Covers izeneko bertsioen bigarren EP bat atera zuen, eta 2012aren amaieran, berriz,
Cotard Delusion, kaleratu zuen.
Ainara LeGardon eta Nacho Mastrettak hartu zuten parte, bestak beste, folk-rock kutsua duen MobyDicken azken lanean.