Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Diru laguntza gabe geratuta, aurten ez dute Mendexan abentura parkea egingo

Aintzina Monasterio
Mendexa
2016/04/12
Abentura parkea egiteko lanak hasita daude; lehen fasea bukatu zuten, baina, lanak amaitzeko nahikoa diru ez duela izango jakitera eman du Mendexako udalak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzatik udalari adierazi berri diotenez, ez dute 235.000 euro inguruko diru-laguntza jasoko, eta beraz, ezinezkoa da proiektuagaz aurrera jarraitzea. Orotara 500.000 euroko aurrekontua zuen proiektuak, eta udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz egiteko asmoa zuen. “Aurreko fasea burutzeko Jaurlaritzak %80a eman zigun, eta Aldundiak %20a, baina, orain Jaurlaritzaren ezezkoa jaso dugu. Hala ere, laster diru-laguntza deialdi berri bat deituko dutela esan dute eta guk orduan eskaera bideratuko dugu, eta ea datorren urtean zabaltzen dugun abentura parkea”, zehaztu du Jesus Mari Anakabe Mendexako alkateak. Bigarren faseagaz batera, gainera, parkeko kudeaketa lehiaketara ateratzeko asmoa zuen udalak. Jaurlaritzaren laguntza jasoko zutela ziurtatzean, Aldundira jotzeko asmoa zuten falta zen zatia eskatzeko, baina, Jaurlaritzaren diru gabe geratu direnez, ez dute momentuz Aldundira joko. Mendexako Leagi auzoan dagoeneko abentura parkea izango dena hesituta dago, aparkalekua ere egokitu zuten, eta instalazioentzako pare bat etxola ere badaude bertan. Era berean, aldagelak, komunak, ur hornikuntza eta argiteria ere jarrita daudela azaldu du udalerriko alkateak: “Pena da, gure asmoa laster bukatzea zen, baina, momentuz ezinezkoa da, espero dugu datorren urtea parkea zabaldu ahal izatea”.
MENDEXAKO_ABENTURA_PARKEA_

Lehen faseko lanak urtarrilean bukatu zituzten.

Turismoa bultzatzea helburu Bertako turismoa bultzatu asmoz, Sopuertan dagoen parkearen antzerakoa egin nahi dute. Umeek zein nagusiek gozatu ahalko dute parkean. Zailtasunaren arabera sailkatutako bost mailatako erronkak bilduko ditu azpiegitura berriak: tirolinak, tibetar zubiak, jokuak, arbola bitarteko ibilbideak… Gainera, gerora, eta parkeak duen arrakasta ikusita, jan-edanerako txosna bat jartzeko ideian ere pentsatu dute; betiere, “eskabideen arabera”. Lehenengo urtea, hala ere, “parkea ezagutzera emateko” aprobetxatuko dute. Behin zabalik, urtean zortzi bat hilabetez eman nahi dute zerbitzua, eta neguan, mantenu-lanak egingo omen dituzte. Denbora tarte horretan, inguruko edota urrunagoko herritarren aukera izatea ez ezik, eskoletako ikasleen irteeretako bat ere izatea bilatuko du abentura parkeak. Duela zenbait urte, Turismoko Plan Estrategikoa landu zuen Mendexako Udalak, eta orduan, herriko turismo aktiboa sustatzeko asmoz, abentura parke bat egiteko beharrizana ikusi zuten, beste hainbaten artean. Herrian aukerak ematea da, batetik, udalak bilatzen duena, eta, bestetik, jendea herrira erakartzea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.