Ondarroako udal Euskara batzordeak batzarra egingo du
Ondarroak Udalak adierazi duenez, bihar [apirilak 13], Euskara batzordearen bilera egingo da udaletxeko bigarren solairuan, 18:30ean.
Udal ordezkariek aurreratu dutenez, honakoak izango dira aztertuko diren gaiak: UEMArekin batera errenta aitorpenaren kanpaina euskaraz, Parketarrak programa, gazteentzako kontzientziazio saioak egiteko proposamena eskola orduetan eta abizenak euskaraz kanpaina.