Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, zapatuan [apirilak 16], San Inazio kaleko bizilagunek behar dituzten gauzak hartzera sartzeko ahalegina egingo dute. “Bizilagunen segurtasuna bermatzen bada,
goizez eta arratsaldez bizilagunak etxeetan sartzeko txandak antolatuko ditu udalak”.
San Inazioko bizilagunak etxebizitzetara sartzeko prest
Martxoaren 12an eta 13an, San Inazioko bizilagunek ordu erdiz sartzeko aukera izan zuten, eta orain arte egin modura, zapatuan ere
segurtasun irizpideak jarraitu beharko dituzte bizilagunek. Hori horrela izanda, barikuan [apirilak 15] egingo den batzarrean bizilagun bakoitzari jarraitu beharreko protokoloaren berri emango zaiola nabarmendu dute udal ordezkariek. Horrez gain, bizilagun bakoitzari euren
etxebizitzetan sartu ahal izateko ordutegi zehatz bat ere emango zaie, eta gauzak hartzera nondik sartu beharko diren ere azalduko zaiela ere aurreratu dute.
Udal ordezkariek gaineratu dutenez, mendiaren egoerak okerrera egiten badu, azken orduko aldaketak ere egon daitezke.
Makinak Kamin?alden beharrean. Argazkia: Ondarroako Udala
Bestalde, udal ordezkariek adierazi dutenez, Kamiñaldeko mendi magalean egiten ari diren lanak “martxa onean” jarraitzen dute. Lurra kentzen ari diren makinak egunean 20 orduz ari dira beharrean, eta dagoeneko,
90.000 metro kubiko lur mugitu dituzte.
Lanen inguruko gorabehera guztiak barikuan [apirilak 15], 17:00etatik aurrera, Kalare Deuna kofradian egingo den batzarrean argituko direla azpimarratu dute. Batzarra kaltetuei ez eze, gaiaren inguruan interesa duten herritar guztientzako zabalik egongo dela ere gogoratu dute.
Era berean, eurek etxibizitzak utzi behar izan dituzten herritarren beharrak asetzeko nahiarekin jarraitzen duela argitu du Ondarroako Udalak, eta hartara,
etxebizitza hutsak behar direla berretsi dute.
San Inazioko bizilagunak euren etxeetan sartzeko zain
Udal ordezkariek gogoratu dutenez, bizitzeko moduan dauden etxebizitza gehiago behar dira. “Jabetzan etxerik libre baldin badaukazue, Alokabideren eskuetan uzteko deia egiten dizuegu”.
Alokabidek
etxebizitza emandako egoera berean itzuliko die jabeei, eta hileroko errenta 450 euro artekoa izango da. Horrez gain, jabearekin urte baterako kontratu sinatuko da hasiera batean, eta beharren arabera, hilabeteka luzatu ahal izango da.
Programan parte hartzeko interesa dutenek
ondarroa-alokabide@alokabide.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi dezakete edo 630 407 726 telefono zenbakira deitu.
KZgunea, berriro martxan
Kamiñaldeko lur jausia dela eta, euren negozioak tokiz aldatu behar izan dituzten gehienak beste toki batzuetan birkokatu direla ere adierazi dute udal ordezkariek. KZ gunea, esaterako,
arrantza eskolan birkokatu du Ondarroako Udalak. Hain zuzen ere, San Inazio kalera mugitu aurretik zegoen toki berberean.
Hala, gaurtik [apirilak 12] aurrera, arrantza eskolako 1. solairuan emango dute KZ guneko zerbitzua. Apirilean 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta maiatzean, berriz, goizez.
[HONI LOTUTA] Ondarroako Kamiñaldeko lur jausia: albiste guztiak, bideoak eta argazki galeriak