Euskal preso politiko eta iheslarien euskal herriratzea eta etxeratzea eskatzeko
manifestazioa deitu dute
domekarako.
Bilbon izango da, eta
12:00etan hasiko da,
La Casillatik. Lea-Artibai eta Mutrikuko
errepresaliatu ohiek ere deialdiarekin bat egiteko eskatu diete herritarrei.
Lea-Artibaiko zenbait herritatik eta Mutrikutik, gainera, Bilbora joateko
autobusak aterako dira. Hain zuzen, Lekeitiotik, Markina-Xemeindik, Ondarroatik eta?Mutrikutik aterako dira autobusak, eta izena eman daiteke ohiko lekuetan.
Ondarroako errepresaliatu ohiak domekan Bilbora joateko deia egin dute.
Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera izango du goiburu domeka eguerdian?Bizkaiko hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioak.
Espainiar eta frantziar estatuek Euskal Herriari luzaroan bere
geroa eraikitzeko aukera bahitu diotela salatu dute manifestazioa deitu duten mila eta bostehun errepresaliatu ohi baino gehiagok.
Molde politiko eta demokratikoetatik aurrera egiteko erabakia irmoki babesten dutela dio deitzaileek sinatutako manifestuak, baina
estatuen aldetik espero ez zuten “jarrera bortitza” jaso dutela.
Diotenez, estatuak dira gaur egun helburu politikoak eskuratzeko indarkeria darabiltenak: “Euskal preso eta iheslari politikoen aurkako bortizkeria, jazarpena, zigor erantsiak… Bahitu politiko gisa dituzte, salbuespen neurriak ezartzen dizkiete, eta haienarekin batera beren senideen sufrikarioa areagotzetik etekin politikoa atera nahian ari dira Madril eta Parisetik”.
Ondarroako errepresaliatu ohiak Bilbora joateko deia egiten.
Euskal preso eta iheslarien
etxeratze bidea abian dela, eta, bide horretan, euskal jendartearen
engaiamendua indarberritu behar dutela uste dute preso eta iheslari ohiek. “Salbuespenezko legedia astindu beharra dago, sakabanaketa bukatu. Gehiengo sozial zabalak eraginkortu beharko du irekitako eskenatoki berria, ustel ez dadin”, diote.
Horrek alde
askotako konpromisoak eskatzen dituela argi dute, eta beraiena aldarrikatuko domekan: “Euskal preso politikoen euskal herrirratzea eta etxeratzearen aldeko lanean murgiltzera gatoz. ‘Aski da!’ ozenki aldarrikatzera”.