Herria alaitzeko asmoz, musikaz betetako jaia antolatu du barikuan [apirilak 15]
Lekeitioko Musikaia Musika Eskolak. Kalejira bi egingo dituzte hasteko herrian zehar, eta gero, plazan elkartuko dira eskolako musikariak. “Musikaia Eguna musika eskolan parte hartzen duen komunitate osoari eskainia dago: Herritar, guraso, ikasle, irakasle eta musikazale orori”, azpimarratu dute.
Musikaia Musika Eskolako ikasleek joan den urteko ekainean eskainitako emanaldia. Argazkia: Musikaia Musika Eskola
Musikaia Musika Eskola gero eta indar eta grin gehiagorekin dagoela ikusten dute. “Hori plazaratu eta herriko kultura aktiboan parte hartze handiagoa izateko gure musika kalera ateratzea pentsatu dugu”, azaldu dute musika eskolako zuzendariek.
Kalerik kale
17:00etan irtengo dira kalejirak
Nautikatik eta herriko plazan elkartu arte musika zabalduko dute herriko txoko guztietara. Trikitixa taldea
portu aldera abiauko da, eta gitarra, flauta, biolin eta klarinete taldea berriz,
herri barrura. Azkenik, guztiak plazan elkartuko dira.
Musikaia Musika Eskolako abesbatza kantuan joan den urteko emanaldian. Argazkia: Musikaia Musika Eskola
Guztiek batera, emanaldi txiki bat eskainiko dute
Independentzia plazan, eskolako koral txiki, korala, musika tresna ezberdinak eta Banda txikiren eskutik. “Lekeitioko abesti herrikoiak abestu eta dantzatuko ditugu besteak beste, eta emanaldia amaitu ostean txokolatada eskainiko dugu, eskolako ikasle zein gurasoentzat”.
Guraso, herritar eta ikasle guztiak gonbidatu dituzte, “herria alaitzeko asmoz sortutako jaira”.