Eguraldi onaren etorreragaz batera, ortuari begira jarri da, berriz ere, Lekitto Bedarra. Hori dela eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Usotegi txukundu eta ortua landatzen hasteko. Bihar,
09:00etatik 12:00etara egingo dute behar, betiko modura, auzolanean.
Lekitto Bedarrak antolatuta, herritarrak Usotegiko ortuak lantzen. Argazkia: Lekitto Bedarra
Alde batetik, lorategiko belarra moztuko dutela jakitera eman dute, ume eta nagusiek toki txukun eta egoki bat izateko. Horretaz gainera, hazi haztegiak prestatu eta tomate eta piperrak ereingo dituzte, euren ortuko haziak erabilita, eta patatak eta porruak ere landatuko dituztela aurreratu dute taldeko kideek.
Batzarra
Bestalde, erraminta txabola amaitzeko asmoa daukatela azaldu dute Lekitto Bedarrakoek. «Ateak jarri eta egonkortu egingo ditugu».
Usotegiko bedarra mozten. Argazkia: Lekitto Bedarra
Lan guztiak egin ondoren, taldeko batzarra ere egingo dute. «Hemendik aurrerako ekintzak zehaztu eta ikastaro berriak martxan jartzeko».
Betiko modura, zerbait egiten ikasi edo auzolanean parte hartu nahi duten guztiak gonbidatu dituzte biharko hitzordura.