Egunotan nazioartetik etorritako ardi txakurrik onenak Markina-Xemeingo Larrutz eta Igotz zelaietan egin den txapelketan batu dira. Txapelketa ABCT elkarteak antolatzen duen ligarako puntuagarria da, eta munduko txapelketara joateko puntuak ere jokoan egon dira.
Hain zuzen ere, atzo [apirilak 16] eta gaur [apirilak 17] ABCT lehiaketako eta hasi berrien mailako lau txapelketa jokatu dituzte. Guztira, 31 parte hartzaile izan dira bertan, eta horien artean, Lea-Artibaiko ordezkari bat ere egon da bere txakurragaz: Markina-Xemeinen bizi den Leyla Ortiz.
Leyla Ortiz ardi txakur txapelketan parte hartzen
Txapelketari dagokionez, hasi berriak Igotz zelaian aritu dira; guztira, hamasei parte hartzaile, eta bakoitzak 10 minutuko tartea izan du ariketa amaitzeko.
Denbora horretan, ardi txakur bakoitzak bost ardi hesi barruan sartu behar izan ditu, baina aurretik, zirkuitu antzerako bat bete behar izan du artaldeak parte hartzaileak emandako aginduen arabera.
Parte hartzaile bat bere txakurrari aginduak ematen
Hasteko, jabea beheko aldean geldirik zegoen bitartean, ardi txakurrak artaldea mendi tontorretik behera eraman behar izan du, ahalik eta zuzenen. Zuzen joan ezean, akats modura kontutan hartzen da, eta hasierako 100 puntuak gutxitzen hasten dira.
Ardiak parte hartzailearen ingurura ekarri ostean, txakurrak jabearen atzetik pasarazi behar izan du artaldea, eta ondoren, triangelu antzerako ibilbide bat egin zirkuituan ipinita dauden hesien ingurutik. Ariketaren zati hori egin eta gero, artaldea zuriz margoztutako borobilean sartu behar izan du txakurrak.
Artaldea behin zirkulu barruan dagoela, parte hartzaileak ardietako bat zangotik heldu behar izaten du, eta azkenik, hesi barruan sartu artaldea.
Parte hartzaile bat ardi baten hankatik kolpe egiten
Txakur gehienek ariketa denbora barruan amaitu dute, baina beste batzuek arazoren bat edo beste ere izan dute. Besteak beste, ardiak artaldetik banandu, eta ihesi atera ostean, batu ezinik ere ibili denik ere egon da.
Larruzko zelaian, ostera, beste txapelketa batzuetan aurretik sailkatutakoak eta Igotzen puntuaziorik onenak lortu dituztenak lehiatu dira. Larrutzen lehiatu ahal izateko, gutxienez, 81 puntu lortu behar izan dira Igotz zelaiko proban, edo bestela, 66 puntu bi probatan.
Larruzko zelaian zirkuitu zailagoa izan dute aukeran esperientzia handiagoko txakurrek. Besteak beste, denbora tarte berdinean distantzia gehiago egin behar izan dute, eremu malkartsuago batean. Larruzen, gainera, artaldea behin borobil barruan sartuta, ardi bati hankatik kolpe egin ordez, bi ardi artaldetik bereiztu behar izan dituzte.
SAILKAPENAK
Lehen Klasea:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.